XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskadi Osorako Erabakiak HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILA

Apirilaren 12ko 107/1988 DEKRETOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren ihardutze-egitura antolatuz.

ZIOEN ADIERAZPENA Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren beharrezko birrantolapenak, irakaskuntzen eraberriketa-egitasmoa gertatze, egiteratze eta garatzeari darizkien beharrei batean bilduta erantzuteko xedez, eta bestetik, hezkuntza-bidearen epe laburrerako egitamugintzari eta garapenari artez ez datxezkien zerbitzuak Sailburuaren Teknika-Urgazlaritzan biltzeak, beharrezko egiten zuten aspalditxotik Sail honetarako ihardutze-egitura berri bat antolatzea, esandako erizpideekin bat.

Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzaren onarpenaz, Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Apirilaren 12an aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak, bere agintepeko gaietan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren ekintzapideak proposatu, arteztu eta egiteratzen ditu.

Bigarren Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak Sailaren iharduna arteztu, antolakidetu eta zaintzen du.

Honek ondorengo ihardutze-sailen bitartez betetzen ditu bere egitekoak.